Gutun Zuria Bilbao jaialdiaren programazioa goizero jarriko da abian, ikasleek euskal haur- eta gazte-literaturako erreferenteen bidez sorkuntza narratiboarekin egingo duten topaketarekin.
Gutun Zuria Bilbao zabalik dago jakin-mina duten ikusleentzat, eta aukera ematen die kulturako ikaskuntza ez-formala aberasteko, narratibako profesionalen eskutik.
Hala,“Oroimen irakurria idatziz: aitita-amamen guda zibila” eskola-tailerrean, Miren Billelabeitia irakasle ohi eta idazleak Mungiako ikasleekin batera egindako memoria historikoaren prozesuaren berri emango du.
Bestetik, espainierazko kazetaritzan erreferentea den “Mirar y contar: una aproximación al periodismo narrativo” ikastaroa proposatzen die hala kazetariei edo kazetaritzan interesa dutenei, nola errealitatea kontatzeko moduan ikuspegi berri baten bila dabilen edonori.