DOKUMENTUA
Jaitsi Liburuxka
DOKUMENTUA
Jaitsi programa
Otsailaren 26an eta 27an Gutun Zuria PRO ospatuko da, bi jardunaldi profesional horietan, liburuaren kateko eragileek gaurkotasun osoko hainbat gai eta eztabaida zirriborratzen dituzte, pentsamendu kritikotik abiatuta.
Edizio honetan, topaketa profesionalak “editatu eta argitaratu” izango ditu ardatz, jarduera hori eta haren funtzionamendua biltzen dituzten bi aditz. Euskaltzaindiaren arabera, editatu da lan bat argitaratzeko prestatzea, testuaren itxura, estiloa edo edukia zainduz; eta argitaratu, berriz, liburu bat edo bestelako izkriburen bat paperean edo formatu digitalean kaleratzea. Bi aditzek elkar elikatzen dute, jardunaldi hauetan irudikatutako liburuaren kateko katebegiek egiten duten bezala.
Egiletzatik hasi eta literatura-ekoizpenaren sustapenera eta komunikaziora, ediziotik eta inprimaketatik igarota, jardunaldi hauetan parte hartuko duten hogeita hamar eragilek liburuaren egungo argazkia eskainiko dute.
Argitaletxeek, idazleek, ilustrazioaren munduko profesionalek, inprimategiek, sare sozialetako edukien sortzaileek eta jaialdi eta azoken antolatzaileek beren erronkak eta helburuak adieraziko dituzte, aurrerapen teknologikoen eta, aldi berearen, zentsuraren eta ingurumeneko larrialdiaren garai hauetara egokitzeko.
Partekatu: